Polemika egon da Errioxan euskara hango ondarearen partetzat hartzea planteatu duelako alderdi sozialistak: euskarak Errioxan izandako zabalpena ikertu dute zenbait ikerlarik, baita frogatutzat eman ere erroak bota zituela han, alderdien arteko adierazpen trukeaz harago.

Argazkia: deia.eus webguneari esker

Euskara Errioxara noiz iritsi zen esaterik ez dago gaur gaurkoz, baina bai aurkitutako lekukotzak noizkoak diren. Aznarrek bi garai desberdindu ditu, eta bien artean mila urteko aldea dagoela ohartarazi du. Lehenengo lekukotzak aurkitzeko bi mila urte egin behar da atzera, erromatarren garaira. Erromatar Inperioa erori eta denbora luze batean ez zen ezer idatzi, Aznarrek nabarmendu duebez. Erdi Aro betean berreskuratu zen idazkera.

Errioxako Laminiturri kultur elkartea gaur egun "loaldian" dago, baina duela 30 urte inguru Errioxara iritsi zenean "bizi bizi" zegoen: "Gure helburua kulturala baino ez zen. Euskarak Errioxan dituen erroak ezagutaraztea zen asmoa".

Maiz jendea "erasoa" sentitu izan dela nabaritu du Robanosek. "Errioxarrak direla esaten zuten, eta guk ez genien esaten ezer haien identitateaz, euskarak hemen arrastoak utzi zituela baino ez". Dena den errioxarrak izan ziren Laminiturri sortu zutenak, Robanosek gogoratu duenez.

Orain elkartea geldirik badago ere, horrek agerian uzten du, mendeak pasatuta ere, euskararen erroek gaur egun arte iraun dutela Errioxan. Aznarren ustez, erro horiek ukatzea "astakeria" da: "Errioxan euskaraz hitz egin zen, gertatu egin zen: logikoa litzateke, ez astakeria, ondaretzat hartzea"

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: