Kaledonia Berrian Frantziar Estatutik independizatzeko erreferenduma burutu dute, eta ezezkoa gailendu da %56,7arekin, baiezkoen %43,3aren aurrean.

Independentziaren aldeko ekitaldia erreferenduma baina egun batzuk lehenago. Argazkia: Metro.PR-ri esker.

Independentziaren aldeko alderdi eta kolektiboek positiboki baloratu dituzte emaitzak, uste baina bozka gehiago lortu baitituzte. Hala ere, epe labur-ertainean beste erreferendum bat lortzea dute helburu, eta berehala jarriko dira negoziaketetan Frantziako gobernuarekin.

Ezezko borobilik izan ez denez, independentzia prozesuak aurrera jarraituko du, izan ere, Kaledonia Elkarrekin alderdiko presidentea den Philippe Gomesek erreferendumaren aurretik adierazi zuen bezala, unionismoak %70a gainditu izan balu, erreferendum gehiago ospatuko ez zela esan zuen, eta independentistekin herrialdearen estatusaren inguruko akordio bat lortu beharko zela.
Philippe Gomes Kaledonia Elkarrekin alderdi unionistako presidentea. Argazkia: Radio NZ-ri esker.

2019ko maiatzean izango dira kongresurako hauteskundeak, eta bertan berriz ikusiko da independentisten eta unionisten arteko ezberdintasuna aldatuz gero, zenbat aldatzen den.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: