1999. urtean David Fincher aurrera eraman zuen pelikula honen proiektua. Edward Norton, Brad Pitt, Helena Bonham Carter eta Meat Loaf besteak beste maisu lan honen izarrak dira. Ezustekoan harrapatzen zaituen amaiera ahaztu gabe, film osoan zehar izugarrizko antzezpena egiten dute protagonistek.

63 milioi dolarreko aurrekontua zuen, eta hilabete batzuk geroago 100 milioi dolar baino gehiago irabazi zituen proiektuak. Hortaz, arrakasta nahiko handia izan duen pelikula bezala har dezakegu.



Iritzi pertsonala

Nire ustez, oso gomendagarria da film hau ikustea. Hasteko, eta lehen aipatu den bezala, antzezpen eta interpretazio bikaina egiten dutelako aktoreak. Gainera, istorioak duen puntu arraroa da harrapatzen zaituena. Eszena askotan ikuslea gal daiteke, elkarrizketa garatuak edo irudi arraroak ikusten direlako. Hasieran apur bat motela da filma, baina gutxika-gutxika erritmoa hartu eta ezusteko amaierak aho zabalik utziko du ikuslea, ziur nago horretaz. 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: