Azken hilabeteetan izandako tenperatura altuak eta nahasiak ez dira hegoaldeko haizeak ekarritakoa, baizik eta Foehn efektuak eraginda. Nafarroa mendebaldean oso ohikoa izaten da, udan, baita neguan ere. Nafarroa osoko eguraldia ondo ulertzeko beharrezkoa da efektu honen berri izatea, bertako tenperatura eta klima egokitzen baitu. 

Lehenengo Foehn efektua zer den azaldu behar da. Efektu hau erliebe menditsuetan ematen da, aire masa epel bat oztopo bat gainditu behar duenean. Honek bertako lurruna hoztea eragiten du eta kondentsazio prozesu bat eragiten du bere baitan. Kondentsazioak prezipitazioak eragiten ditu itsasotik gertuago dagoen medi-hegalean, aldiz beste hegalean, aire masa epelak hezetasuna galdu  duenez, bertara soilik bero lehorra iristen da, bi mendi hegaletan tenperatura desberdinak eskuratuz. 

Hau hobeto ulertzeko, testu honen azpian infografia bat atxikitu dizuet, era eskematikoan nola aldatzen den tenperatura adierazten baita.

Argazkia: http://mariaportolesnavarro.blogspot.com/2016/01/efecto-foehn.html

Hau ulertua, gure burutik kenduko degu "hegoaldetik tenperatura altuak datoz" esaera. Esandakoa gerta daiteke, baina gehienetan Foehn efektua izanen da Nafarroa mendebaldean tenperatura igoerak eragiten dituena. 


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: