Athletickek berriro ere itxura okerrena erakutsi zuen Cornellan eta puntu gabe bueltatu da

Berriro ere irabazi gabe bueltatu da Athletic ligako partidatik, kasu honetan Kataluniako Cornella-El Prat zelaitik. Berizzoren Athletickek ez du oraindik bere erritmoa aurkitu eta 1-0 galdu zuen Espanyolen aurka asteleheneko partidan. Borja Iglesias aurrelari gazteak egin zuen etxeko taldearen gol bakarra atsedena iritsi baino bost minutu lehenago.


Raúl García haserre. Argazkia: BLes noticias

Egoera larrian jarraitzen dute talde zurigorriak porrot honen ostean, denboraldiko hirugarrena, Gutxi balitz, Yeray lesioantu egin zen hamabostgarren minutuan, eta Nuñezek ordeztu behar izan zuen. Harritzekoa izan zen gainera Muniainen suplentzia, eta San Jose eta Mikel Ricoren titulartasunak.

Berizzok lana du oraindik egiteko talde hau suspertzeko, izan ere, hamazazpigarrenak dira orain, beherapen postuak baino puntu bakar bat gehiagorekin. Hurrengo larunbatean jolastuko du talde bizkaitarrak ligako hurrengo partida, zelai zail batean, Wanda Metropolitanon, Atletiko Madrilen aurka. Dani Garcia erdilaria ezin izango da egon Madrilen 5. txartel horia erakutsi ziotelako astelehenean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: