Gol erakustaldiak final zortzirenetatik hurbil uzten du Athletic

Huesca arazo gabe menderatu du Athletickek Kopako final hamaseirenetan San Mamesen. 4-0eko markagailuarekin kanporaketa ia erabakita utzi dute Berizzoren mutilek, Beñaten, Insua bere atean eta Adurizen bi golei esker. MTV sarien kontzertuengatik atzeratu zen Kopako joaneko partida zen hau.

Aduriz eta Guruzeta gola bilatzen. Argazkia: MD

Talde zurigorriak partida ona egin zuen behingoz, eta Koparekin duen amodioarekin jarraitzen du. Berizzok taldea berpiztu nahi zuen garaipen batekin eta talde oso konpetitiboa atera zuen hasieratik, Aduriz eta Guruzeta gaztea erasoan batera ipiniz. Yuri bueltatu zen lateral ezkerrera eta Unai Simonek berriro izan zuen aukera jolasteko, eta golik ez zuen jaso gainera. 

Aipatzekoa da Adurizek bi gol sartu zituela berriz -ez zuen lortzen otsailetik Spartaken aurka lortu zuenean-, eta Ganea errumaniarraren debuta, 73. minutuan zelaira sartuz Adurizen ordez. Orain, Athletickek Levanteri egingo dio bisita ligan astelehenean, Huescarekin kanporaketa itxi baino lehen ostegunean El Alcoraz zelaian.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: