Reala ezinean berriz Bartzelonaren aurka

Bartzelona indartsuak hiru puntuak lortu zituen asteazken gauean Zubietako norgehiagokan, Reala garaituz 2-5eko markagailuarekin. Laister etorri ziren golak. Talde kataluniarra hasi zen irabazten, eta nahiz eta Realak berdindu, beste lau gol sartu zituen garaipena segurtatzeko. Nahikari Garcia eta Carla Bautista izan ziren goleatzaileak talde donostiarrean.

Nerea baloiaren bila Zubietan

Horrela gauzak, Gonzalo Arconadaren taldea zazpigarren tokian geratzen da 14 punturekin hamar partiduetan. Txapeldunen Ligako postuak urruti ditu jada talde txuri urdinak, 24 puntu baititu bigarren postuan den Atletiko Madrilek. Hala ere, oraingoz Erregina Koparako postuetan dago sailkatuta Reala. Hurrengo partida, hain zuzen ere, madrildarren aurka izango da abenduaren 1ean, Cerro del Espinon.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: