Argazkia: wikipediari eskerrak irudi honengatik.

Bilbotik 35 kilometrora ekialderantz, Bermeoko kono itxuradun irlatxoa gero eta famatuagoa da. Puntan, itsasoko altueratik 150 metrora San Juan Bautistaren omenez egindako baseliza dago. Bi teoria daude izenaren inguruan: batak dio, hitzaren jatorria Gaztelu Haitz hitz konposatua dela. Beste korronte batek, ordea, Gaztelu Gaitzetik datorrela bere esanahia. 
Leku hau bakarra da mundu osoan. Nafarroako defentsa gaztelua izan zen. Bakio eta Bermeo artean kokatua, Mundaka eta beraz, Urdaibai biosfera erreserbatik gertu, itsasoaren urak bustita eta itsaslabar basatien ondoan, sekulako ikuspegia eskaintzen du Gaztelugatxek, hurrengo bideo honetan ikusi dezakezuen bezala:
Youtubeko airetikan kanalari eskerrak.



El Universo Por descubrir EUPD kanalari esker hurrengo gaztelerazko bideo honetan gazteluaren informazio gehiago lortu dezakegu:


 

241 eskailera daude gailurrera iristeko, baina bertatik ikusten den paisaiak merezi du. Lurra eta irla harrizko zubi baten bidez lotuta daude, eta zubi hartatik baselizara heltzeko igarobide estu batetik igo behar da. Azken eskaileran San Juanen oinatza dago, eta esaten da, hura ukitzeak zorte ona ematen diola bisitariari. Kondairak dio San Juanek hiru pausu baino ez zituela eman Bermeotik baselizaraino. Azken eskailerara heltzean tenplua ikusiko dugu aurrez aurre, eta eskumaldetik inguratzen badugu, baselizako fatxadarekin egingo dugu topo. Aurrealdean kanpai bat dago, eta bertara hurbiltzen den orok hiru aldiz jotzen badu, izpiritu txarrak aldenduko omen ditu.

Irla honek balio erantsia dauka: arrantzale askok mirensten duten lekua da. Baselizaren barruan, itsasotik bizirik irtendako arrantzaleen botuak, otoitzak, itsasontzien maketak eta antzekoak ikus daitezke. Eta ez da antzinako sinismena; gaur egun ere, San Juan Bataiatzaileak garrantzi izugarria dauka itsasoratzen diren arrantzale askorengan, itsasora irten baino lehen, itsasontzi askok birak ematen baitituzte uhartearen inguruan, santuak zortea eskaini diezaien. 

Bertan bizitako historiak pisu handia dauka Gaztelugatxen. Horrez gain, "Game of Thrones" telesail famatuak nazioarteko arrakasta ekarri dio Gaztelugatxeri. 2011. urteko telesail famatu honetan San Juan 'Dragonstone' bezala agertzen da, baina itxuraz aldatuta.

Youtubeko Jaikide Sonido e Iluminación profesional kanalari esker telesaileko eszena ikusi dezakegu, Gaztelugatxe nola transformatuta dagoen ikusirik:


Hona hemen, non kokatuta dagoen ikusi ahal izateko mapa.

 
HISTORIA:
Historialariaren puntan ikus daitekeen baseliza ez da gaur egungoa. Uste da lehen baseliza IX. mendean eraiki zela, tenplarioen garaian. Baina baseliza hark gaur egun arte aldaketa ugari jasan izan ditu: gudak, suteak... XII. mendean komentua izan zen eta azken eraldaketa 1983. urtean jasandako sute baten ondorioz izan zen. Horrez gain, uhartearen kokapen estrategikoak Gaztelugatxe defentsa erremitan bihurtu zen iraganean. Bizkaiko Jauntxoaren defentsarako gakoa izan zen, Gaztelako Alfonso XI. erasoei eusteko XIV. mendean. 1596an Francis Drake heldu zen Gaztelugatxera, eta den- dena lapurtzeaz gain, bertan bizi zen ermitaua irlaren puntu gorenetik itsasora bota zuten. Horrez gain, Guda Zibilean Matxitxako Lurmuturreko Bataila egin zen.
 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: