Gebarako gaztelua, Zadorra ibaiaren alboko muino batean kokatzen da, Gasteizetik 15 kilometrotara. Arabako lautada osoa menderatzen zuen gazteluak. Handia zen arren, gaur egun horma pare bat baino ez da gelditzen izan zen horretatik. Behean ikusi ditzakegu 1839ko argazki bat, eta gaur egungo beste bat.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIX. mendeko albumari esker lortutako irudia

Mikel Carrascori esker lortutak irudia
Gaztelua Gebara familiaren bizilekua izan zen, Erdi Aroan Mendebaldeko Nafarroan nabarmendu zen familia noblea; nafarra eta ganboatarren aldekoa zena. 1501. urtean Oñatiko konderria sortu zuen familia honek.
Gebararrak errege-erregina nafarren aldekoak izan ziren 1200. urteko gaztelarren konkistararte, eta ondoren ere Nafarroarekiko leial izaten jarraitu zuten.
Lehenengo Karlistadan errebeldeek gazteluaren aurka jo zuten. Kordobako jeneral liberalak 1835ean konkistatu zuen gaztelua, baina geroago karlistek berreskuratu zuten. Herritarrek karlistei eman zien laguntzagatik, Zurbano generalak herriari sua eman zion, eta gerra amaitu ondorengo urtean, 1838ko irailaren 19an, gaztelua bolborazko barrilen bitartez suntsitu zuen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: