Gerra-legea indarrean sartuko da indarrean Ukranian, eta bere soldaduei lehen lerroan jartzeko prest egoteko esan die. Gerra-lege honen aktibatzea Azov itsasoan azken egunotan Errusiarekin izaniko tentsioengatik gertatuko da.

Azaroak 25an, igandean, hiru gerra-ontzi ukraniarrek Nazio Batuen Itsasoaren Zuzenbiderako Hitzarmeneko 19 eta 21.artikuluak bortxatu zituzten, Krimeako muga pasatuz. Hau dela eta, ontzi errusiarrek ukraniarrak jarraitu eta atxiki egin zituzten. FSBaren hitzetan, ontzi ukraniarrek "arriskutsuki maniobratu zuten eta ez zieten aginduei erantzuten".

Azov itsasoa Kerch itsasarteak banatzen du Itsaso Beltzetik. Ontzi ukraniarrak Odesatik Mariupolera bidean zeuden nabigatzen, eta orduan bortxatu zuten nazioarteko legedia. Arazoa konpondu bitartean Kerch itsasarteko ontzi zibilen fluxua bertan behera geratu da.
Itsaso Beltza, Kertch itsasartea zirkuluan ikusten delarik. Argazkia: Diario Octubre-ri esker.

Arazoaren aurrean, Ukraniak diplomazia albo batera utzi du eta gerra-legea indarrean jartzea erabaki du 60 egunetan zehar. Lege honek botere handiagoa ematen dio armadari.

Bestalde, Errusiak NBEaren Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilkura eskatu du, arazoari irtenbidea lehenbailehen emateko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: