J.K. Rowling idazle britainiarrak idatzitako liburu bildumen sagako lehenengo pelikula hau unibertso berri batera eramaten gaitu. Mundu honetan, magia, izaki-bizidun arraroak eta aztiak hartzen dute parte.

Kaliforniako zinema zuzendari bikainak, Chris Columbusek, zuzendu zuen proiektu hau Harry Potter, Hermione Granger, Voldemort eta beste fikziozko pertsonaiak errealitate bihurtzeko. 2001eko azaroan estreinatu zen pelikula eta 125 milioi dolarreko aurrekontuarekin emaitz onak behar ziren. Bestela, saga jarraitzea utopia bat izango zen. Publikoaren erantzuna izugarria izan zen eta 974,8 milioi dolar irabazi zituen proiektu honek. Hortaz, sagarekin jarraitzea erabaki zen. 



Adin guztientzako

Nik uste dut, ezaugarri adierazgarrienetariko bat dela edozein pertsonentzako eginda dagoela pelikula. Fantasiak eta pertsonaiek sortzen duten Harry Potter mundua gizarte osorako lekua du. Izan ere, edonor identifikatuta sentitu daiteke pertsonai batekin edo bestearekin eta horrek nolabaiteko paregabetasuna ematen dio Harry Potter sagari. Aipatzekoa da ere, hiru protagonista nagusiak: Daniel Radcliffe, Emma Watson eta Rupert Grint interpretazio bikaina egiten dutela, publikoa filmarekin mimetizatzeko eta identifikatzeko prozesua erraztuz.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: