Hernani errugbi takdearen helburuetako bat Koparen finalaurrekoetara iristea zen eta asteburu honetako garaipena ondoren helburua lortu du. Ligako hirugarren jardunaldian La Vilaren kontra lortutako garaipen erosoak abantaila eman zion talde gipuzkoarrari. Izan ere igande honetan Bizkaia Gernikaren kontra jokatutako partidan berdinketa finalaurrekoetan egoteko nahikoa zen, baina garipena lortu zuten. Nahiz eta partidaren hasiera txarra izan bigarren zatian talde gipuzkoarrak markagailuari buelta eman eta garaipena lortu zuen. Garaipen hau ligako klasifikazioan aurrera egiteko balio izan du, izan ere Hernanik azkeneko postuetatik irten da eta zortzigarren postuan kokatu da.
 32 urte pasa dira talde gipuzkoarrak kopako finalaurreko batean sartu zenetik eta zaleek dagoeneko partida horren zain daude.  El Salvador tadeak ere finalaurrekoetara iristea lortu du. Hurrengo jardunaldietan falta diren bi finalistak jakingo dira. Seguruenik finalaurrekoetan egongo diren beste bi taldeak Sanitas Alcobendas eta F.C Barcelona izango dira.


Argazkia Dario Vascori esker zuei berenganatua


Argazkia Errugbiko federazioari esker zuei berenganatua

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: