Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.825 lanpostu eskainiko ditu datorren urtean, hauek haur eta lehen hezkuntzakoak izango dira. Hala ere, baliteke lanpostu gehiago eskaintzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan. Deialdiaren aurkezpenean Hezkuntza Saileko ordezkariek esan dute "behin-behinekotasunari aurre egiteko" atera dutela. Euren asmoa da bitartekotasun tasa hamar puntu jaistea eta %17an uztea.
 Irungo Pio Baroja ikastetxea. Argazkia: Javier Garin Vergara.

Lau urtean egin den bosgarren lan eskaintza publikoa izango da hau. "Urtero LEP bat deitzeko hartu zuen konpromisoa betez, Hezkuntza Sailak nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez", adierazi du Irekia Eusko Jaurlaritzak egindako atarian.  

 Hezkuntza Sailak jakinarazi du bosgarren deialdi honetan, araudiak baimentzen dituen lanpostu guztiak eskainiko dituztela. Orduan zehaztuko dituzte izena emateko epeak, proben egutegia eta haien ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak eta gainontzeko informazio guztia.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: