Eskerrik asko Rodrigo Jimenez argazkia uzteagatik



Hipoteken zerga bezeroak ordaindu beharko du. Espainiako Auzitegi Gorenak bankuen alde egin zuen atzo, hamabost epaile bankuen alde izanda eta hamahiru bezeroen alde. Emaitza azkenean, hipoteken zergaren ordainketa bezeroen esku egoten jarraituko duela izan da.

Hipoteken zerga hau, bezeroek, hipoteka egin baino lehen notarioaren aurrean ordaintzen duten zerga bat da. Egoera aldatzeko saiakera egin da eta zerga bezeroek ordaindu beharrean, bankuek ordaintzeko eskatu da. Azkenean, hipoteka bat sortzerako orduan bankua da interesaturik dagoena eta horregatik egin da eskaera hau.

Eskaera onartu izango balitz, bankuek 20 mila milioi euroko zorra izango luteke eta honek finantza erakundeak asko kaltetuko liratekeela arrazoitu dute bankuen aldeko epaileek. Dena dela, eurek legea jarraitu besterik ez zuten egiten.

Hala ere, Gobernuak gaur arratsaldean adierazi du Moncloan, lege hau aldatu egingo dela eta hipoteken zerga bankuek ordaindu beharko dutela.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: