Hondarribiko gaztelu nafarra edo Karlos V.aren gaztelua Gipuzkoako Hondarribia udalerrian dagoen antzinako gaztelua da. Udalerriko alde zaharrean (armen plazan, zehatz mehatz) kokatuta dago, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andra Maria elizaren alboan. Hondarribiko eraikin esanguratsuenetariko eta garrantzitsuenetariko bat da, bisita asko jasotzen ditu urtero. Iraganean eta bereziki erdi aroan, Nafarroako defentsa gaztelua izan zen. 

Hondarribiko gaztelua. Argazkia: Hondarribiko Udala.

Erdi Aroaren amaieran Antso II.a Nafarroakoak eraiki zuen gaztelu hau eta 1.200 urtean Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa bereganatu zuenean, leku hartan gaztelu bat zegoela egiaztatu zuen.

Errege-erregina katolikoen garaian, hauek gaztelu berri bat eraiki zuten eta ondoren Karlos I.a espainiarrak eta Karlos V.a alemaniarrak zaharberritzea agindu zuten. Zaharberritze horretarako, artilleria plataforma bat eraiki zen, hau eraikinaren aurrealdeko ezaugarri nagusia bihur zedin, baina ez zen horrela izan.

1660ko hamarkadan espainiar infanta eta Luis XIVaren (ondoren frantziako erregea izango zena) bizilekua izan zen. Mende bat geroago, 1794 urtean frantziar gudarosteek zeharo hondatu zuten gaztelua.  

Hondarribiko gazteluaren kokapena google maps-en

XX.mendearen hasieran hondakinak besterik ez ziren gelditzen. 1968an zaharberritu egin zen berriro eta Paradore Nazionala bihurtu zen, gainera, gazteluan bertan kafetegi bat jarri zuten. Gaur egun, Paradore Nazionalaren funtzioa izaten jarraitzen du.

Bideo bat eskegiko dizuegu orain, bideoan David de Jorge sukaldariak Hondarribiko gazteluaren inguruko datu gehiago emango ditu:

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: