Ahultasun honek hainbat sare sozial eta plataformetan pasahitz berdina erabiltzen duten erabiltzaileeitzat arazo larria suposa dezake. Hori dela eta, gomendatzen da pasahitz desberdinak erabiltzea plataforma desberdin bakoitzarentzat
Argazkia: Dado Ruvic / Reuters

Instagramek erabiltzaileen kontuen pasahitzak argira irtetzeko arriskuan jarri dituen segurtasun arazo bat antzeman eta ezabatu du. Hala adierazi du The Information-ek.

Arazoa, sare sozialak aurreko apirilean berritutako tresnak sortu du; datuen kopia bat egitea ahalbidetzen duena. Konpainiak europa mailan sare sozialen pribatutasunaren erregulazio arauekin bat egiteko jarri zuen indarrean erreminta hau.

Funtzio honen bitartez, sare sozialean argitaratutako irudi, iruzkin edo bestelako edozein informazio dituen artxiboa deskargatu daiteke. Baina, Facebookek, instagramen jabe dena, kontu horien datu eta pasahitzak testu bezala argitaratu ditu bere plataforman.

Ondorioz, partekatutako gailu edo sare batean funtzio hori erabilitako erabiltzaileen informazioa, sare bati konektatuta dagoen edozeinen esku egon daiteke.

Instagramek ziurtatu du arazoa dagoeneko konponduta dagoela eta filtrazio hau jasan duten erabiltzaile guztiak jakinaren gainean daudela. Beraz, honen berririk jasan ez duten erabiltzaileak ez dira ezertaz kezkatu behar.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: