Apple Inc. enpresak iPhone 7 Plus smartphone-a diseinatu eta garatu zuen. 2016ko irailaren 7an anuntziatu zen San Frantziskoko Bill Graham Civicen. Appleko CEO den Tim Cook egin zuen aurkezpena, eta mugikorra irailaren 16an atera zen merkatura. Beltza, arrosa, zilar eta urre kolorean dago eskuragarri. 32 GBkoa 659 eurotan lor daiteke eta 128 GBkoa ordea, 769 euroren truke.

                                           Argazkia: apple.com

Ezaugarriak:
  • Tamaina: 5,5 hazbete
  • Sistema eragilea: iOS 12
  • Kamera / aurrekoa: 12 Mpx-eko kamera duala (7 Mpx-eko FaceTime HD kamera)
  • RAM memoria: 3 GB
  • Bateria: 2910 mAh
  • Prozesadorea: lau nukleoko A10. 64 bitseko 2,34 GHz. Mugimenduko M10 koprozesadore integratua.



Bideo honetan ederki ikusi daiteke iPhone 7ak eta Plus bertsioak izan ditzaketen erabilerak argazkiak ateratzeko, musika entzuteko... Gainera, urarekiko erresistentea dela aipatzen da; lehenengo iPhone-a ezaugarri honekin.


Despaketatze analisi honetan konparazio bitxia egiten da bi iPhone 7 Plus mugikorren artean, bata beltza eta beste urre kolorekoa. Bideo gomendagarria da hobeto eta era sakonagoan ulertzeko gailu hau.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: