Irulegiko gaztelua Aranguren udalerrian dago kokatuta, izen bera duen mendiaren gailurrean eraikia. Burdin Aroan Baskoien gotorlekua izan zen; garai hartan muinoaren puntan zegoen gazteluaz gain, harresia luzatzen zen gailurraren parean dagoen lautadatxora arte. Gaur egun ere harresiaren arrastoak geratzen dira lurpean.
Irulegiko gaztelua, argazki panoramikoa. Argazkia: Euskal-Herria.org-ri esker.

Gazteluaren existentzia benetan bermatzen duten lehenengo idazki edo testigantzak XII.mendearen hasierakoak dira, orduan agertu baitzen lehenengoz dokumentu administratiboetan.
Irulegiko gaztelua. Argazkia: Aranzadi esker.

1374.urtean Gonzalo Ruiz de Eransus alkatea bertan bizi zen, baina 1378an jada bost peoi edo behe mailako soldadu bakarrik zeuden gaztelua bera zaintzen. 1416.urtean gazteluaren lehen modernizazioa burutu zen, erasoei hobeto aurre egiteko egitura triangularra gehituz.

1494an, Catalina eta Juan III.ak gaztelua suntsitzeko agindua eman zuten beaumontarren bultzada zela eta.
Irulegiko gazteluaren kokalekua. Argazkia: Google Maps aplikaziotik hartua.
Irulegiko gaztelua erakusten digu Nafarroa Bizirik Youtubeko kanalak bideo honetan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: