Datorren asteartean aurtengo Bertsoaroaren bosgarren saioa ospatuko da Alde Zaharreko Kondestablearen jauregian (Iruña). Ekitaldia Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du eta sarrera doainekoa izango da. 

Azaroak 8an hasitako Bertsoaroaren saio honetan, Nafarroako Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Idoia Granizok, Txaber Altube bizkaitarrak, Ane Zuazubizkar gipuzkoarrak eta Lapurdiko Irati Alcantarillak  parte hartuko dute. 

Bertsoaroaren programazioak ostegunean jarraituko du Alberto Irazu eta Jon Maiaren “Bertsolaritza eta rock-a” saioarekin. Emanaldia zortziretan hasiko da Saioa Alkaizarekin Iturraman. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: