Eleberri honen egilea Cristina Lopez Barrio da. Liburu honek salmenta asko lortu zituen eta berehala egon zen liburu arrakastatsuen artean. 2017ko "Planeta Sari"-ko finalista izan zen eta horrek irakurleengan gehiago ezagutzeko aukera eman zion.

Flora da eleberriaren protagonista, festa batean mutil batekin liatu eta bere etxean amaitzen du. Hurrengo egunean esnatu eta etxetik joan aurretik liburu bat ikusten du. Honen izenburua "Lainoa Tangerren" da. Lo dagoen mutilak bere liburuan hainbat gauza dauzka idatzitak eta Florak kuriositatea izango du. Bertan kontatzen da 1951ko istorio bat, zeinetan Marinak bere maitalea galtzen zuen, Paul Ding deitzen zena. Kasualitatez (edo ez), Floraren maitaleak izen berdina du. Horrekin harrituta Tangerrera joatea erabakitzen du. Bertan Bella Nur, liburuaren idazlea, ezagutuko du eta akzioa garatuko da. Momentu honetan fantasia eta errealitatea nahasiko dira, fikzioa eta ez fikzioa. Flora bera izango da istorioaren finala idazteaz arduratuko dena, bere identitatea jokoan egongo da eta bere barnera bidai sakon bat egingo du. Irakurlea misterioz beteko da eta dena jakin arte irakurtzen jarraituko du. 

Liburu honek gai asko lantzen eta nahasten ditu. Maitasunezko eleberri bat da, misteriorekin eta emozioekin lotuta. Kontatzen den istorioan errealitatea eta fikzioa nahasten dira. Hasieran, irakurleak ez ulertuaren sentsazioa izango du, baina akzioa garatzen den heinean dela ulertuko du.

Misterioa da liburu honetan gehien gustatu zitzaidana, bi aldetik: bi Paul Ding-en arteko erlazioa eta Flora eta Marinaren artekoa. Zein Paulen bila dago Flora? 60 urte atzera hil zena? bere maitalea? edo biak? Bestetik, Floraren eta Marinaren arteko antzekotasunak oso nabarmenak dira. Eta honekin autobiografia eta identitatea lantzen dira modu on batean.

Estrukturalki ez da sinplea. Tangerreko bidaia eta irakurtzen ari duen "Lainoa Tangerrren" liburuaren atalak tartekatzen dira. Horregatik, narratzaileak ere desberdinak dira: lehenengoa hirugarren pertsonan azaldua eta bestea Marinaren lehenengo pertsonan.

Pertsonai garrantzitsu bat dago liburuan asko eskeintzen duena. Hau Deidé Spinelli da, argenitar psikoanalista bat. Florak berarekin egiten ditu Skypen bidez kontsultak eta terapiak. Honi esker, protagonistaren barnean sartzeko aukera ematen dio idazleak irakurleari. Gainera, askotan irakurleak ez du ulertzen Floraren burutik pasatzen dena, fantasiaz eta fikzioz betetako gauzak baitira. Deidék errealitatera bueltatzera lagunduko dio, eta irakurleak psikoanalista honekin hurbiltasuna sentituko du.

Laburbilduz, liburu hau guztiz gomendatzen dut. Gainetik badirudi gizon baten bila dabilen emakume baten istorioa dela, baina poztasuna eta bere buruaren bila dagoen bidai batean murgilduko zara. Asko gustatu zait nola sartu duen istorio bat beste baten barnean eta nola lotu eta landu duen. Fantasia eta fikzioa errealitatearekin harremanetan jartzeko aukera bikaina.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: