Hurrengo abenduaren 1ean hasiko da Maroc Challenge-aren Winter edizioa, espiritu solidarioa duen  "raid" bat, internazionalki ezagututa eta parte hartze izugarria duen ekitaldia da. Aurten beste urte batzuetan bezala talde euskaldun asko parte hartuko dute, Sopela, Durango, Iurreta, Artzentales, Andoain, Donostia eta Bilbao, beste batzuen artean.

Atzo ekitaldiaren aurkezpena egin zen Larrabasterran, bertan Rui Cabaco eta Fernando Julián, Maroc Challenge-aren arduradunak egon ziren. Goiz osoan zehar, aktibitate asko egon ziren publikoaren esku, hala nola, bidaia egingo duten autoen esposizioak eta auto klasikoen esposizioak. Gainera,  JapanCar bere azken Toyota aurkeztu zuen. 

Abenduaren 1 ean, Larrabasterratik aterako dira autoak Marruekoserako bidean. Ibilbidean zehar talde parte-hartzaileek erreinu aluita iparretik hegoraino zeharkatu beharko dute, hau da, Al Hoceima-tik Merzougaraino. 2.000 kilometro baino gehiago egin beharko dituzte mendietan zeharreko bideetatik, basamortutik eta haranetatik, abentura bila eta helburu solidario batengatik, Marokoko herria laguntzea.

Maroc Challenge orrialde ofizialetik hartutako argazkia
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: