Hitzaldiaren aurkezpena. //Argazkia: Maider Pascual.

Nacho Carreterok "Fariña" eta adierazpen askatasuna hitzaldia eman du UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Kazetariak Fariña liburuaren inguruan hitz egin du, Galiziako narkotrafikoaren ingurukoa. 2015ean idatzi zuen eta 4 hilabete bahituta egon zen demanda batengatik. "Nire buruari galdetzen nion ea zergatik lan handiz egindako gauza bat debekatuta dagoen", kexatu da kazetariak. Kontatzen diren gertaerak eta egitateak ez dira fikzio, idazleak dioenez Galiziako historiako "alde beltza" da. Liburu honek arrakasta lortu du 100.000 salmentekin.

Iñaki Lazkanok hasi du hitzaldia Carreterori eskerrak emanez, izan ere, presaka Ser-etik zetorren. Jarraian, Miguel Angel Casado errektoreordeak hitz egin du eta eskerrak eman dizkio Athletic Club fundazioari hitzaldia ospatzeko eskaini duen laguntzarengatik. Hitzaldiaren ondoren ikasleek galderak egiteko aukera izan dute, hauek batez ere, bahiketa eta adierazpen askatasunaren ingurukoak izan dira.

Nacho Carreterok ikasleei animatu die lanean jarraitzeko eta ez gogogabetzeko: "Mezu negatiboak baztertu, ez egin kasurik kazetaritza krisian dagoela esaten dutenei. Momentu on batean dago, zuen belaunaldiak konpetitibitate positiboa dauka eta oso langileak zarete, gogoak dauzkazute". Ondoren, galderen txandan ikasleek eskerrak eman dizkiote gomendioengatik.

Kazetari galiziarrak azaldu du txikitan ez zeukala kazetari trebetasunik, idazlea izan nahi zuen. Bere etxean ez zegoen kultura handirik, baina Carreterok ezinegona zeukan eta burugogorra zen. Horregatik lanari esker lortu du arrakasta. "Sinestea da garrantzitsuena eta amore ez ematea", ziurtatu du idazleak.

"Fariña" liburuak bahiketaren gatazkarekin oso ezaguna egin zen, izan ere, telebistan, irratian, hedabide desberdinetan eta sare sozialetan agertzen hasi zen. Hala ere, Nacho Carreterok baieztatu du horren aurretik ere liburua ezagutzen zela: 40.000 liburu saldu ziren, lehenengo edizioa 48 ordutan agortu zen eta bigarrena beste 48tan. Gainera, Movistarrek bultzatuta telesaila martxan zegoen ordurako.

Carreterok esan du lehen azaltzeko modua mugatuta zegoela, orain, aldiz, modu asko daudela adierazteko. Bere liburuan, adibidez, garrantzitsuena ez da zer kontatzen den, baizik eta, nola azaltzen duen. Horretarako, kazetariak beldurra alde batean utzi zuen eta irakurketa bizi eta erraz bat eginez. Umorearekin esan du: "Liburua folklore bihurtu da, orain kamisetak eta gauza asko daude hori buruz".

Bartzelonan zegoen erreportai bat idazten deitu ziotenean albistearen berri emateko. Nacho Carreterok ez zuen sinesten nola liburu bat bahitu ahal zuten. El País egunkariari deitu zuen, bertan lan egiten baitu, eta berehala albiste bat idatzi zuten hori buruz. Gainera, Valtonyc raperoaren kasuarekin kointziditu zuen eta bahiketaren kontrako mugimendua handiagoa izan zen. Gutxinaka sinbolo bihurtu zen eta kazetariari hainbat tokitatik deitu zioten interes propioen mesederako. Esate baterako, Podemostik, Kataluniatik, etab.

"En el corredor de la muerte"
Nacho Carreterok berak idatzitako beste liburu baten inguruan aritu da. "En el corredor de la muerten" Pablo Ibarren istorioa kontatzen da. Floridan atxilotu zuten 1994an eta poliziak hiru hilketa egin zituela egotzi zizkion. Bideoak zuri beltzez dira eta lausotsu ikusten da. Gainera, egindako froga guztietan (odol, atzamar arrastoetan, etab) ezezkoa eman du. 2000an heriotza zigorra ezarri zioten eta momentu horretan Carreterok jakin zuen horren berri. 2012an Taniarekin, Ibarren emaztearekin, eta Candido, kondenatuaren aitarekin, hitz egin zuen. Kazetaria Floridara joan zen eta bertan Pablo Ibarrekin aritu zen hizketan. Liburu honek ere telesai bat izango du.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: