Azkenengo asteetan eguraldi eguzkitsua nabarmena izan da Nafarroako Foru Komunitatean, baina duela bi aste, euriteek gogor jo zuten lurralde osoan. Honezkero, bertako urtegiek euri edukiera handitu  zuten. Ondoren azalduko dizuegu zer nolako bolumenetara iritsi diren. 
Argazkia: navarra.com
Aste hau kontuan izanda, aurreko urtean, 2017an, aste berean izandako datuekin alderatuko ditugu. Aurten bildutako ura 392 hektometro kubikokoa izan da, Nafarroako Foru Komunitatearen urtegien %38.66a izan ere. Aldiz, 2017ko aste berdinean, urteko 52.astea, bildutako ur kantitatea 327 hektometro kubikokoa izan zen. Jakin beharra dago, Nafarroako urtegien edukiera totala 1014 hektometro kubikokoa dela, honezkero, bertako edukiera ez da ezta erdi-bete.
Argazkia: embalses.net
Embalses.net webgunearen bitartez, haiek egindako estadistikak kontuan hartuta, jakin al dezakegu zein izango den azken 10 urteetan zenbateko ur pilaketa izan duen. Bertako datuak, aste berdin honetan azken hamar urteetan 402 hektometro karratuko ur pilaketa egon dela deritzo, hau da, %32.25ko edukiera.

Datuak harrigarriak dira jakinda nolako euriteak ditugun. Horretarako, Bizkaiko golkoko urtegiek 52.astean izandako euri pilaketa aipatuko dugu, modu honetan ia Nafarroa osoko urtegien edukia jakin al dezakegu. Edukiera %71.23koa izan da. Izan ere dato hauek oso ohikoak dira lurralde honetan, foehn effektua dela-eta. 
Argazkia: embalses.net

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: