Zirkulazio Ordenantza berria ezarriko du Iruñako udalak 2019ko ekainetik aurrera. Era horretan, ibilgailuen abiadura 30 kilometrotara mugatuko da, zirkulazio handia eta auzoetara sartzeko errepideetan izan ezik; hauetan, muga, orduko 50 kilometrokoa izango da.

Plan berri honetan, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuen erabilera arautuko da baita ere. Izan ere, patineteak zein bizikletak bidegorritik edo errepidetik joatera derrigortuta egongo dira.

Oinezkoengan ardatza ezarrita, ibilgainuentzako aparkalekua debekatuta egongo da zebra-bide guztien aurreko 5 metroetan. Gainera, garraio publikoa eta bizikletaren edo beste garraiobide jasangarri batzuen erabilera sustatuko dute.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: