Paperezko liburuak eta elektronikoa. Maider Pascual.

Paperezko liburuak edo elektronikoak? Nire buruari behin eta berriz egiten diodan galdera bat da. Oraindik ez dut erantzuna aurkitu.

Teknologia garatu zenean berehala hartu zuen bere lekua irakurketa arloan. Eta lehenengo ebook-ak kaleratu ziren. Hasieran, jende asko paperezkoen alde jarri zen, tradizioaren alde. Baina askok konfiantza eman zioten aurrerapenei eta elektronikoa erostea erabaki zuten.

Beti gustatu zait liburuak fisikoki etxeko apalategian izatea. Liburuak irakurtzea atsegin ditugun pertsonentzat ez dago ezer hobeagorik liburu berri bat izatea baino, liburu baten berri usaina sumatuz. Gainera, irakurtzen den heinean orriak pasatzeak bere xarma du. Baina, horrek aurrean arazo ugari sortzen ditu.

Hasteko, asko irakurtzen duten pertsonek behin eta berriz berri bat erostea diru asko suposatzen du. Liburu baten prezioa 20€ ingurukoa izaten ohi da. Noski, irakurketa maite dutenek ez dute soilik liburu bat irakurtzen hilabetean. Beraz, gastu asko xahutzea dakar. Nahiz eta, beti liburutegien alternatiba dagoen, oso gomendagarria dena. 

Paperezko liburuen beste gauza negatibo bat ingurumena da, kalte handia egiten dio honi. Liburuak egiteko paper asko behar da, eta horrek ingurumenari min handia egiten dio. Zenbat zuhaitz moztu behar izan dira? Hobe da ez pentsatzea.

Egia da liburu bat apurtzea sailagoa dela apartu elektroniko bat baino eta bateria agortzen ez dela. Baina ebook-ak oso gutxi pisatzen dute eta espazio gutxi hartzen dute ere. Gainera, liburu asko sartzen dira aparatu elektroniko batean eta merkeagoak dira. Beste abantaila handi bat da edizioena, paperezko liburuak askotan agortzen dira eta hau ez da gertatzen elektronikoekin. Mugagabeak dira.

Beraz, galdera erantzun gabe jarraitzen dut. Egia da liburu fisikoak izatea materialista izan daitekeela, baina gustuko ditudanak beti nahi izan ditut apalategian eduki eta lagunekin partekatu. Hala ere, hauen desabantailak eta ebook-en abantailak direla eta, liburu elektroniko bat erosi nuen eta erabaki bikain bat izan zen. Orain liburu gehio irakurtzen ditut eta bat gustatzen ez bazait ez dut pentsatzen gastatu dudan diruan. Oso erosoa da leku guztietara eramateko eta pertsonalizatu daiteke (letra handituz, etab.). Liburu fisikoen aldekoei elektronikoa frogatzea gomendatzen diet, hori bai, liburutegiez ahaztu gabe. Nik bi metodoak erabiltzen jarraituko dut.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: