Azaroak 12an argitaraturiko Pentagonoaren txosten baten arabera, 2017. urtearen amaieratik hona hainbatetan finantzatu ditu AEBek Siriako talde terroristak, Al Nusra adibidez (Al Qaedaren frakzio siriarra).

Hala dio txostenak: 

"Since late 2017, USAID OIG investigations have uncovered numerous instances of possible or confirmed diversions to armed groups in Idlib Governorate in northwestern Syria, including Ha’yat Tahrir Al-Sham (HTS), a designated Foreign Terrorist Organization.

One investigation found that an NGO’s employees knowingly diverted thousands of USAID funded food kits worth millions of dollars to ineligible beneficiaries (including HTS fighters) and submitted falsified beneficiary lists. The investigation resulted in USAID suspending the program and the NGO terminating the employment of dozens of individuals from March to May 2018".
USAID-eko langileak baliabideak banatzen. Argazkia: southfront.org-ri esker.

Laburtzearren, txostenean Nazioarteko Garapenerako Estatu Batuetako Agentziak 2017aren amaieraz geroztik diru desbideraketa posible edo baieztatuak burutu dituela esaten du, Siriaren iparraldean jarduten duten hainbat talde terroristei bideratuta. Desbideraketa hauek burutzeko GKEak erabiltzen zituztela dio, bertako langileek kontzienteki  milaka janari poltsa eta inpostu bidez jasotako milioika dolar eman dizkiela azpimarratuz.

Txosten honek azaleratzen duenak 2016tik Wikileaks argitaratzen ari dena baieztatu besterik ez du egiten, hau da, AEBek terroristak sistemikoki finantzatzen dituztela. Administrazio aldaketak ez du aldaketa handirik ekarri nazioarteko politikan, Hillary Clinton-ek ere terroristak finantzatu zituela argitaratu baitzuen Wikileaks-ek, Estatuko idazkaria zen garaian.
Hillary Clinton Estatuko idazkaria zen garaian. Argazkia: HispanTV-ri esker.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: