Perretxiko eta onddoen denboraldia amaitzear doa, eta badakigunez, Nafarroa osoan jaki hauek biltzeko ohitura handia dago, baina ez dago gaizki gogoratzea hainbat datu, ezbeharrak ez eukitzeko. 

Argazkia: https://turismovasco.com/pais-vasco/hongos-en-el-pais-vasco/
Hasteko, kontuan hartu behar da perretxikoak naiz onddoak ondo azteko hainbat faktore klimatikoen menpe daudela. Besteak beste, temperatura, hezetasuna, argia, euriteen eta batez ere ilargiaren menpe, honek baldintzatzen baitu noiz irtengo diren, iraileko lehenengo ilargi betearen ondoren izaten baita. 

Halaber, hainbat gomendio ematen dizkizuegu perretxiko eta onda maitaleak baldin bazarete:
  • Lehenengo soilik ehuneko ehunean seguruak diren onddo eta perretxikoak bildu eta dastatu. 
  • Zalantzarik izanen gero, inoz ez jan bildutakoa. Jartekotan, onddo edo perretxiko zati bat gorde ospitalera eraman ahal izateko intoxikazio kasuetan. 
  • Ez nahasi lurra onddo eta perretxikoak biltzerakoan, laban edo antzeko herreminta baten bidez moztu behar dira.
  • Azkenik, ez suntsitu onddo edo perretxiko helduak edo apurtuak, beharrezkoak baitira euren esporak zabaltzeko eta ugaldu daitezen. 
Perretxiko eta onddo mota nabarienak Nafarroan honako hauek dira:
  • EDULIS: txapel marroi-zurixka dauka, eta zurtoin zuria (onddoa)
  • PINICOLA: txapel granate eta zurtoin iluna dauka (onddoa)
  • BELTZA: txapel beltza eta zurtoin iluna dauka (onddoa)
  • BOLETUS EDULIS: zurtoin zurixka eta txapel marroixka (perretxikoa)
  • GALAMPERNA: zurixka eta zurtoin oso mehea (perretxikoa) 
  • PARDILLA: zuria osos-osorik, krema kolere bihurtzen dena zurtoinaren azkenengo atalean (perretxikoa)
  • TXANPIÑOIA: zurixka. krema kolorea noizbehinka izaten duena, arrautz formako txapela (perretxikoa)
  • NISCALO: txapel zurixka eta zurtoin laranja (perretxikoa)
  • PERRETXIKO: txanpiñoia baino asco colore zuriagoa, forma ia berlina (perretxikoa)
  • AMANITA CAESAREA: txapel laranja eta zurtoin horixka (perretxikoa)
Nahasmenik ez sortzeko, onak eta kaltegarriak diren perretxikoen artean, infografia bat utziko dizuegu azpian. Izan ere, badaude perretxiko mota ugari eta askok elkarren antza handia dute. 
Argazkia: https://www.diariovasco.com/graficos/sociedad/201609/18/setas-comunes-euskadi-202969165238-mm.html




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: