Ezkurdiak sorpresa eman eta Altunari kendu dio lau terdiko txapela Iruñan

Iruñako Navarra Arena frontoi berrian jokatutako lau terdiko txapelketaren final handian, Ezkurdia atera zen garaile 22-17 irabazita Altuna IIIari. Amezketarrak ezin izan zuen beste txapel bat lortu, nahiz eta 14-8tik 14-15era pasa momentu batean. Hala ere, Arbizutarra hobeto ibili zen arratsalde osoan zehar, 5-4tik aurrera soilik behin (14-15) egon baitzen atzetik, eta aukerarik gabe utzi zion gipuzkoarrari.

Ezkurdia, txapelarekin, kopa altxatzen. Argazkia: Diario Vasco

Horrela, Ezkurdia nafarrak, bere karrerako lehen bakarkako titulua lortu zuen igandean, ia ordubete iraun zuen finala irabazita 3000 pertsonen aurrean. Bereziki emozionaturik ikusi zitzaion azken tantoa irabazi ondoren, barruan zeramatzan indar osoa atereaz. Podiumera, Urrutikoetxearekin (hirugarren postuan geratutakoa) eta Altunarekin igo zen, txapela jasotzeko. Txapela eta garaipena, bere jarraitzaile guztiei baina, batez ere, bere aitari eskaini zion. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: