Pinterest plataformak bere azkenengo aktualizazioan Instagram-en itxura hartu du.

Instagram plataformaren arrakasta nahiko nabarikoa da azken boladan gainerako sare sozialen gainetik. Hau dela eta, normala da sare sozialek hauen formula kopiatzea nahi izatea, eta antzerako gauza bat egin du Pinterest. Azkenengo aktualizazioarekin 'jarraitzen' erlaitzean sartzerakoan, argazki bakarra ikusiko dugu gure feed-ean. 



Momentu honetatik aurrera, argazkian ikus dezakegun bezala, pin bakarra ikusiko da pantailan, eta pin-a gordetzeko, komentatzeko edota konpartitzeko botoiak agertzen dira. Bestalde, Instagram-en ez bezala, erabiltzaileek haien feed-ean argitalpenak kronologikoki ordenatuta ikusiko dituzte, gai honen inguruan Instagram-en hainbat kexa egon dira, beraz, izango da etorkizunean Pinterest Instagram bezain arrakastatsu?
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: