Parisen asteburu honetan burutuko den Bakerako Foroan Trump eta Putinek elkarrekin bazkalduko dutela adierazi dute Kremlin eta Washingtonek. Alderdi demokrataren hauteskundeen garaipenak eta azken hilabete pasatxoan INF-aren inguruan izandako tentsioek bilera berezia izatea egingo dute.
Trump eta Putin uztaila honetan Helsinkin (Finlandia) izandako bilera batean. Argazkia: Russia Today-ri esker.
Hala ere, bilera luzeago bat egiteko ideia bi aldeek utzi dute alde batera, gertakari nagusiari, hau da, Bakearen Foroari, garrantzia ez kentzearren.

Bi presidenteen hurrengo bilera luze eta serioagoa hurrengo G-20-aren bilkuran espero da, Buenos Airesen (Argentina), azaroak 30etik abenduak 1 arte.
G20aren azken bilkura Hanburgon (Alemania) 2017ko udan. Argazkia: Wikipediari esker.

Hanburgon 2017an buruturiko G20aren harira izandako protestak. Argazkia: CNNri esker.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: