Argazkia: Udane Arbeo, CC by

Hona hemen etxean egin dezakezuen errezeta goxo bat. Etxean eginiko ravioliak almendra eta albakarekin eginiko saltsan. Pasta egiteko masa erosi beharrean, askoz osasuntsuagoa zuek zeuek egiten baduzue. Egiteko erraza eta oso goxoa. Nahi duzuen saltsarekin egin dezakezue, ravioli barnekoa, zein kanpokoa aldatu dezakezue zeuen gustura. 

Begi Argiz youtubeko kanalaren bidez ikasiko dugu ravioliak nola egin. Hona hemen bideoa:

OSAGAIAK: 
          - 2 arrautza
          - Irina
          - Pisto (kalabaziña, tomatea, piperrak eta tipula)
          - Intxaurrak
          - Almendrak
          - Albaka
          - Baratxuria
          - Oreganoa
          - Esnea
          - Gazta (gorgonzola eta mozzarella)
          - Tomate cherryak
          - Gatza
          - Olioa
          - Piperbeltza

PROZESUA:
     OREA NOLA EGIN
  1. Bi arrautza oskolak puskatu eta dena irabiatu.
  2. Irina gehitu eta dena ondo nahastu oratu arte, masa eskuan itsasten ez den arte.
  3. Hainbat zatitan moztu ondoren, arrabolaz zabaldu orea. Mehe- mehea egin arte trinkotu. Arrabolaz jarraitu, edo bestela bideoan bezalako makina izanik gero hainbat alditan bertatik pasa.
  4. Nonbaiten kokatu apur bat lehortu daitezen.

      SALTSA NOLA EGIN
  1. Olio pixkat bota ontzi batera. 
  2. Albaka lehorra, nahiz freskoa bota. (Bakoitzak etxean duena)
  3. Dena irabiatu, almendrak eta intxaurrak bertan gehituz eta hauek ere txikituz, baratxuri zati batekin bat
  4. Amaieran tomateak gehitu, hala nahi izanez gero.

     RAVIOLIAK NOLA EGIN
  1. Behin pasta pixka bat lehortuta dagoenean, ravioliak egiten hasiko gara. Hau baino lehen, azpil batean esne pixkat ezarriko dugu.
  2. Bertan eginiko saltsa gehituko dugu eta azpilean zehar zabaldu.
  3. Ravioliak egiteko pistoa egin, eta honi oreganoa bota amaieran. 
  4. Hau xukatu eta horrela honek zuen likidoa azpilean gehituko dugu.
  5. Eginiko pasta tiretan pistoa eta gaztak ezarriko ditugu bideoan ikusi ahal den bezala. Pasta tira tolestu eta hau tapatu. Eskinak zapaldu eta honela ravioliak eginak izango ditugu.
  6. Azpilean banan-banan jarri hau osatu arte.
  7. Amaieran nahi izanez gero, gainetik gatz eta piperbeltz  apur bat bota.
  8. Azkenik, labean berotu ondo eginak egon arte.

HISTORIA:
Italiar sukaldaritza era askotakoa da, aniztasun kulturala eta gora-bera historikoak islatzen ditu. Mediterraneo gastronomikoaren barne kokatzen da eta mundu osoan imitatu eta praktikatzen da. Pasta eta pizzak italiar sukaldaritzan ezagunenak dira, baina ravioliak ere Italiar errezeten parte dira.

Raviolien jatorriari dagokionez, ez daude datu zehatzik. Gehien zabaldu den historiak iradoki duenez, Marco Polok Txinatik Italiaraino eraman zituen. Honek ezagutu omen zituen <<txinatar ravioliak>>, jiaozi deiturikoak. Beste batzuen ustetan, ravioliak Italia bertakoak dira; hain zuzen ere, Erdi Aroko Liguriakoak.

Italiar ravioli tipikoak XX. mendetik aurrera mundu osoan ezaguna den platera da. Hala ere, Italiatik kanpo ere bereganatu dituzte. Uruguayko gastronomian oso plater ezaguna da gaur egun. Argentinan ere, Italiako inmigrazio handiaren ondorioz, plater hau hedatu zuten. Era berean, Costa Rican oso ezagunak dira.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: