Lana eta Lilly Wachowski idatzi eta zuzendu zuten obra izugarri hau. 1999. urtean estreinatu zen, eta argi eta garbi esan daiteke historian zehar egin diren pelikula originalenetako bat dela. Ez dauka konparaziorik.
Film honetan zenbait ideia filosofiko garatzen dira. Esaterako, Platonen kabernaren mitoa. Azken finean, gizakiak mundu irreal eta itsu batean bizi dira, eta ezin dute benetako errealitatea ikusi. Makinak eta programa informatikoek hartu dute gizakien unibertsoaren kontrola eta Neo, Morfeo, Trinity eta beste protagonisten helburua makinen kontrako gerra irabaztea izango da. Horrela, gizakiak nagusituko dira berriz ere planetan.



Historiaren jarraipena

4 urte geroago beste bi pelikula egin ziren "Matrix"-en trilogia sortuz: "The Matrix Reloaded" eta "The Matrix Revolutions".
Nire ustez, oso gomendagarria da lan hau ikustea, benetan idei eta pentsamendu filosofiko asko ikasi eta ulertzen direlako. Edozein pertsonari gomendatuko nioke.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: