Bruselarekin Brexita gauzatzeko zirriborroa lortu du britainiar gobernuak, 18 hilabete negoziatzen egon ostean

Argazkia: La Vanguardia-ri esker


Mayren gobernuko lau kideek euren dimisioa eman dute Londonek Bruselarekin negoziaturiko Brexitaren akordioa ezagutu ostean. Dominic Raab Brexiteko ministroa, Esther McVey Lanaren eta Pentsioen ministroa, Shailesh Vara Ipar Irlandarako Estatuko idazkaria eta Suella Braverman Brexiteko Estatuko idazkaria izan dira Theresa Mayren gobernua utzi dutenak. Alderdi Kontserbadorearen barruan Lehen Ministraren aurkako mozioa gauzatzeaz hitz egiten hasi dira, eta jada hogei kidek Mayren aurka egiteko intentzioa plazaratu dute.

Dominic Raab, Brexiteko ministro ohiaren arabera, Europarekin lorturiko akordioaren negoziaketaren bigarren faseak ez dio mesederik egingo Britainia Handiari: “Hitzarmena onartzen badugu, akordioak negoziaketen bigarren faseari egingo dio kalte, Britainia Handiaren kalterako”. Raabek Europarekin lorturiko akordioak dakarren baldintzak defendatu ezin dituela azaldu du bere dimisio kartan. Esther McVeyk lorturiko akordioarekin duen adostasun eza argudiatu zuen Twitterreko bere kontu ofizialean, eta Mayren aurka egin zuen esanez hitzarmenak ez duela erreferendumaren emaitza errespetatzen.

Britainiar Gobernu Buruak asteazken arratsaldean larrialdi kabinetea deitu zuen. Gobernua bost orduz bilduta egon ostean, Mayk adierazi zuen bere gobernuak Londonek Bruselarekin lortutako Brexiteko zirriborroaren akordioa defendatzen zuela, nahiz eta gerora lau gobernu kidek euren dimisioa eman zuten. 'The Daily Telegraph' egunkari britainiarraren arabera, Britainia Handiak Europarekin lorturiko akordioa zalantzan jarri zuten zenbait ministro eta Estatuko idazkariek larrialdi kabinetean. Mayk Britainia Handiak lorturiko akordioa defendatu zuen, argudiatuz beste bi irtenbideak izan daitezkeela edo Brexitik ez egotea edo Brexita gauzatzea Europarekin inolako akordiorik lortu gabe.

Lehen Ministrak Europar Batasunaren eta britainiar Komunen Kamararen onarpena behar du zirriborroak aurrera egin dezan. Donald Tuskek, Europar Kontseiluko presidenteak, Brexiterako goi-bilera iragarri zuen azaroaren 25erako, Brexitaren akordioa formalizatzeko. Pasa den ostegun goizean azaldu zuen Mayk britainiar parlamentuan Bruselarekin lortutako hitzarmena, eta Komunen Kamarak May eta hitzarmena bera kritikatu zituen.

Ipar Irlandaren muga, herritarren eskubideak eta trantsizioaren epea dira akordioak dakartzan punturik polemikoenetarikoak. Hitzarmenaren arabera, aduanazain muga egongo da Ipar Irlandan eta Europar Batasunean bizi diren britainiarrek euren eskubideak bermatuko dituzte, eta alderantziz. Britainia Handiak Europar Batasuna guztiz uzteko igaro behar den trantsizioaren epea ez da finkatu oraindik. Britainia Handia Europatik irteten doan bitartean, Londonek Bruselako arauak betetzen jarraitu beharko ditu eta 2020rako merkataritza akordio bat bilatu beharko du. Merkataritza akordioa lortzen ez badute, trantsizioak urte gehiago iraun dezake.

Brexita gauzatzeko lehenengo zirriborro hau onartzen ez bada, Brexitaren inguruko negoziazio berri bat, hauteskunde generalak, bigarren erreferendu bat edota Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea da dauden irtenbideak. Theresa Mayk bigarren erreferendum bat ospatzea baztertu zuen akordioa defendatuz “interes nazionalerako” akordioa dela argudiatuz. Britainiar premier-aren arabera, lidergoak erabaki zuzenak hartzean datza, ez errazetan. Britainiarren lanpostuak babesten dituen eta euren diruaren, mugen eta legeen kontrola berreskuratzen duen akordio bat lortu dutela adierazi zuen premier britainiarrak.

Zentsura mozioaren mehatxua
Hitzarmenak Parlamentuko desadostasuna lortu ez ezik, ez du bete beteko onarpenik lortu Alderdi Kontserbadorean, eta alderdiko zenbait kideek Mayren aurka egin zuten. Hogei kide kontserbadorek premier-aren aurka egin dute publikoki azkeneko egunetan, Jacob Rees-Mogg mugimenduaren burua izanda. Kontserbadore katolikoak eta euroeszeptikoak adierazi zuen Britainia Handia estatu morroia izango dela akordio hau onartuz gero, eta Mayren aurka egin zuen: “Behar dugu buruzagi bat Europar Batasunari esan behar dioena ez garela euren Batasun Aduanazainaren kide izango eta ez garela euren legeen menpe egongo”.

Mayren aurkako zentsura mozioak aurrera egin dezan, Alderdi Kontserbadoreak 315 kidetik 48 bozka behar ditu britainiar premier-a kargutik kentzeko. Oraingoz Jacob Rees-Moggek gidaturiko mugimenduak hogei bozka besterik ez ditu. Theresa Mayk zentsura mozioa galduz gero, alderdiaren estatutuen arabera, gobernu buruak bere kargua utzi beharko luke. Baina mozioa irabaztekotan, gutxienez urte bat igaro beharko da beste zentsura mozio bat aurkeztu ahal izateko.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: