Ez dute oraindik iragarri noiz aterako den zehazki, baina gutxi falta zaie hurrengo abestia kaleratzeko. Tongo banda madrildarra sare sozialetan jendearen zirrara bultzatzen ibili da azken asteotan. Izan ere, Vera (Mafalda), La Furia, La Otra eta La Mare-ren kolaborazioa izan dute ateratzear dagoen kantarako.

Argazkia: tongobanda.com-i esker

2017an Tongok bere lehendabiziko LP-a, "Que Revienten" kaleratu zuen. Lehena izan arren, soinua zoragarria da: saxofonoa, baxua, gitarra, armonika, bateria edota perkusioa konbinatzen dira Eva Sierraren* ahotsarekin. Soinuarekin batera, mezua argi dute: berdintasuna eta elkarkidetasuna bultzatzea arlo sozialean zein politikoan.

LP-a atera zutenetik 80 kontzertu inguru eman dituzte. Hori bai, taldean aldaketa bat egon dela azpimarratu beharra dago. Izan ere, duela iragan maiatzean, lehenago aipatutako Eva Sierrak banda utzi eta bakarkako bideari ekin zion. Tongok, zalantza asko izan eta gero, ez zuen bere bidea eten, eta Celia Barrero bihurtu zen bandaren ahots berria.

Hurrengo bideoan, "Respirar" abestia-ren emanaldi nomada ikus dezakezue:




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: