Apple-en esanetan, sare sozialaren sistemari eginiko analisi baten ondorioz, ez ditu konpainiaren arauak betetzen

Apple konpainiak seriotasun handiz hartzen du haurrentzako segurtasuna, hori dela eta, AppStoren sustatzaile guztiei gai horrekin zerikusia duten edozein material filtratzeko sistemak izatera derrigortzen die. Kasu honetan, aplikazioak 4 egun daramatza jada Apple-en merkatutik kanpo.

Tumblrek ziurtatu du, plataforman argitaratutako edozein eduki aurretiaz aztertzen dela eduki ilegala sare sozial zehar zabaltzea saihesteko, bereziki eduki sexual eta pornografikoa.Nahiz eta plataforma hau ezaguna izan edukia argitaratzeko unean ematen duen askatasunagatik, argi utzi du haur pornografia bestelako kontu bat dela eta arazoa ahalik eta azkarren konpotzeko lan egiten ari direla.



Ustetan, Tumblrek ez du prozedura estandarra bete eduki ilegalak saihesteko eta bere geldialdi mekanismoak eduki pornografikoa hedatzen utzi zuen. Konpainiak argi eta garbi esan du bere helburua arazoa konpontzea eta normaltasunera bueltatzea dela.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: