Tumblr izeneko sare sozialak izandako arazo batek milaka kontuen informazioa agerian utzi ahal izan du, nahiz eta sare sozialak azaldu ez duela erabiltzaileen berririk jaso segurtasun arazoak izanagatik

Nahiz eta Tumblr ez izan oso ezaguna Europan, WhatsApp bezain erabilia da Estatu Batuetan. Blog hauek hainbat gai ezberdinetan fokatuta daude eta zenbait erabiltzaileen informazioa agerian geratu ahal izan da.

Errorea enpresaren segurtasun ikertzaile batek aurkitu du, izan ere, "blog gomendagarri" izeneko ezaugarriak arazo bat zeukala argitu du. Edozein blog gune horretan agertzen baldin bazen, arazketa software bat erabiliz posiblea zen blog horri lotutako kontuaren informazioa lortzea. Informazio horren barruan, email helbidea eta pasahitza sartzen dira, baita kokagune, IP helbidea eta blog kontuaren izena ere.

Konpainiak ziurtatu du arazoa konpondu zuela 24 ordu pasa aurretik, baina agerian gelditu da ezin duela segurtasunez esan zein konturen informazioa geratu den agerian.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: