GCN Global Cycling Network txirrindularitzaren inguruko komunikazio taldeak txirrinduan gabiltzanontzako hamaika trikimailu erabilgarri zabaltzen dizkigu bideo honetan.

Matt Stevens eta Daniel Lloyd txirrindulari ohien eskutik datorzkigu hamaika trikimailu hauek. Trikimailu hauek baina ez dira txirrindua kirola egiteko ordu asko sartzen dituztenentzat bakarrik, garraio moduan erabiltzen dutenentzat ere badaude zuzenduta asko.

Trikimailu hauen artean txirrinduko arropa biltzeko aholkuak, aurreko gurpila altxatzeko laguntza eta beste hainbat daude, bi gurpilen gaineko esperientzia ezin hobea izan dadin.

Daniel Lloyd eta Matt Stevens GCNeko kideak trikimailuak azaltzen. Argazkia: Youtubeko bideotik.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: