Xiaomi Mi Mix 2S mugikorra marka txinatarraren apustu garrantzitsua izan zen aurtengo martxoaren azken egunean. Prezio-kalitate erlazio oso oneko mugikor hau berehala sartu zen ia markorik gabeko mugikorren modaren barruan. Mugikor normalek aurreko kamara pantailaren goikaldean izan ohi dute, baina Xiaomi-k pantailaren behekaldean jarri du, guztiz berritzailea izan zen ideia. Pantailaren goikaldean, beraz, deiak entzuteko bozgorailua du soilik. Atzealdean berriz kamara bikoitza du, argazkien kalitatea asko handituz eta erretratuak errazteko. Azken hilotan moda da Jack 3 entzungailuak konektatzeko zuloa kentzea, eta USB zuloetarako moldatzailea erabiltzea, eta marka txinatarrak hala egin du.
Xiaomi Mi Mix 2S-a aurretik zein atzetik. Argazkia: Amazon-i esker.


 Honakoak dira mugikor honen ezaugarri garrantzitsuenak:
  • Tamaina: 5,99" FullHD+
  • Sistema eragilea: Android 8 MIUI 9-rekin
  • Kamera / aurrekoa: 12+12 MP, 5MP
  • Memoria bernekoa / txartela:  64/128/256 GB-takoak aukeran, ez hedagarriak
  • RAM memoria: 6/8 GB-takoak aukeran
  • Bateria: 3.400 mAh eta 3.0 karga azkarrekoa, karga inalanbrikoa aukeran
  • Prozesadorea: Qualcomm Snapdragon 845 4x 2,8 GHz
  • Besteak: dualSIM, Bluetooth 5.0, C erako USB konexioa, GPS/GLONASS...
  • Plazaratze data: 2018ko martxoaren 31a.
  • Prezioa: 423 eurotik aurrera.
 Ondorengo bideoetan mugikorraren despaketatze zein bideo ofiziala ikusi ahal izango dugu, "Topes de Gama" eta Xiaomiri esker hurrenez hurren. 

"Topes de Gama" youtubeko despaketatze-kanalaren bideoak mugikorraren inguruko dudak argitzen dizkigu.

Xiaomi-ren bideo ofiziala, mugikorraren inguruan.
 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: