Zazpiren taula ondo ikasteko trikimailu bat erakutsiko dizuegu artikulu honetan.



Lehenik eta behin, 70 zenbakia jarriko dugu erdian eta bi alboetan bederatzi zenbaki ezberdin jarriko ditugu. Ezkerrean 0,1,2,2,3,4,4,5,6 zenbakiak jarriko ditugu eta eskubian 7,4,1,8,5,2,9,6,3 zenbakiak.

Ezkerrean dagoen lehenengo zenbakia eta eskubian dagoen lehenengo zenbakia hartuko ditugu eta bi zenbaki horiek hartu ondoren 07 zenbakia aterako zaigu, 7 bider 1= 7. Ondoren, ezkerreko bigarrena eta eskubiko bigarrena hartuko dugu eta 14 zenbakia aterako zaigu, 7 bider 2 = 14.

Hori egiten jarraituko dugu amaiera arte, bi aldetako hirugarren zenbakia hartzen dugunean 21 aterako zaigu (7 bider 3), laugarrena hartzen badugu 28 (7 bider 4) etab

Hemen bideo bat eskegiko dizuegu, laburra, bi minutukoa, bertan neska batek trikimailua azaldu egiten du berriz, baina kasu horretan zenbakiak eta mugimenduak ikusteko aukera dago.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: