Gabriele Muccinoren pelikula hau derrigorrez ikusi behar den lana da. Alde batetik, kontatzen den istorioa maitasunez beterik eginda dagoelako, eta bestetik Will Smith eta bere semea den Jaden Smithen arteko kimikak, haien ametsen eta beldurren barnean sartzen dizutelako.



Nire ustez, oso zaila da horrelako pelikula bat sortzea. Ez da batere erraza milioika pertsonei atsegina iruditzea, baina "Zoriontasunaren bila"-k transmititzen duen naturaltasunak nerbio sentibera ukitzen lortzen du ikusle guztietan. Protagonista, Christopher Gardner deiturikoa, diru arazoekin ikusten da, eta lan berri baten bila hasten da, bere semea zaindu behar duen bitartean. Gauak motel batean, metroan... pasatu behar dituzte ametsetako lana lortu baino lehen. Aipatzekoa da istorioa benetako gertakizunetan oinarrituta dagoela.


2007ko film hau sari asko irabazi ditu:

-Aktore Gazte Baten Antzezpen Onena "Phoenix Film Critics Society Award" sarian (2006ko edizioan)
-"NAACP Image Awards" saria Pelikula Onenari
-Dramako Pelikula baten Aktore Onena (Will Smith), Dramako Pelikularik Onena eta Kimikarik onena film batean (Will Smith eta Jaden Smith) "Teen Choice Awards" sarietan
-Errekaudazio Onenetako Filmak "ASCAP Film and Television Music Award" sarietan
-Ezagutarazte Interpretazioa (Jaden Smith) "MTV Movie Award"-etan

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: