Abenduaren 22an Gabonetako Loteriaren zozketa izan da, Euskal Herrian, jokatutakoa baino diru gehiago ekarri du bueltan. Administrazioaren beraren datuen arabera, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarrek ia 186 milioi euro zituzten jokatuta 2018 honetan eta zozketak 240 mila euro banatu ditu lau lurralde horien artean.

Bizkaia izan da zorterik gehien izan duen lurraldea. Izan ere, 188,5 milioi euro utzi ditu Gabonetako loteriak bertan. Batetik, sari nagusiak (03347 zenbakia) 120 milioi euro utzi ditu Gernikan, 66,8 milioi Bilbon eta 400.000 euro Derion. Araban, ordea, 34 milioi euro banatu dira Laudioko hirian. Nafarroan 13,5 milioi euro eta Gipuzkoan ia 3,2 milioi euro banatu dira.

Argazkia: eitb.eus eskainitako argazkia
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: