Elisabet Benaventen  trilogiak milioika salmeneta lortu ditu. Sare sozialetan @BetaCoqueta bezala da ezaguna idazle hau. Valeria pertsonaiaren liburuek eraman zuten Elisabet arrakastara. Idazleak Ikus-entzunezko ikasketak dauzka eta arlo horretan lanean egon zen hainbat urtez. Hala ere, arrieskatu nahi zuen eta liburuen munduan sartzea erabaki zuen.

Liburuetan Macarenaren bizitza azaltzen da. "Abestiak izan ginen" liburua maitasunari eta laguntasunari buruzkoa da. Macarena influencer baten laguntzailea da, hau oso gogorra da gehienetan eta protagonista mugara eramango du. Adriana eta Jimena Macarenaren lagunak dira, eta lanean ez pentsatzera eta ondo pasatzera lagunduko dute. Liburu honetan protagonistak iraganarekin bueltaka ibiliko da, hain zuzen ere, Leorekin. Mutil hau bere mutil lagun ohia da eta gaizki jokatu zuena Macarenarekin. Madrilen bizi da eta Leo Madrilen dago. Protagonistak liburuan zehar bere buruari sinestarazten saiatzen da iraganean pasatutakoa etorkizunean ez duela zertan berdina izan behar. Lortuko du? Bitartean, egunerokoa ez da erraza, lanean asko sufritzen du eta bere lagunek ere arazoak dituzte.

Bigarren liburua "Oroitzapenak izango gara" izena du. Istorioa antzekoa izaten jarraitzen du: laguntasuna, maitasuna, lana... eta hauek sortzen dituzten arazoez. Dena den, beste gai batzuk ere lantzen dira,  homosexualitatea eta bisexualitatea adibidez. Macarena Leorekin bueltaka jarraitzen du, baina lagun bezala (edo hori uste du). Gainera, Leok harreman bat hasiko du bere lagun batekin. Lanean Candela izeneko beste laguntzaile bat onartzen dute eta horrek mesede egingo diola pentsatuko du (baina ez da horrela izango). Jimenak Samuelen iraganarekin obsesionaturik ibiliko da, eta ez daki burutik kenduko duen. Adrianak zalantza ugari dauzka eta bere buruarekin borrokan hasiko da. Hirugarren liburua ez da atera, baina Macarenaren istorioak jarraituko du.

Pertsonalki, ez da libururik gustukoena. Irakurtzen ditudan liburuak akzioa dute ezaugarritzat eta honek ez du. Nire aburuz, protagonistak buelta asko ematen dizkio buruari, eta batez ere, Leorekin duen istorioari. Laburbilduz, argudioa maitasunezko liburu gehienak bezalakoa da: maitasun istorio bat gainditu ezin duen pertsona batena. Gainera, hasiera ez zitzaidan asko gustatu, interesgarria izaten hasi zenean liburu erdia zen. Hala ere, uda batean irakurri nuen eta denbora pasatzeko ez dago gaizki. Izan ere, entretenigarria izan daiteke.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: