Apfelstrudel Austriako gastronomian eta Hego Alemanian oso tipikoa eta tradizionala den postrea. Oso goxoa. Jatorriz antzinako bizantziar, armeniar edo turkiar sukaldaritzatik etorri zitekeen errezeta. Hurrengo bideo honetan oso ondo azaltzen da nola egin hainbat fruitu lehorrekin eginiko sagar pastel hau.
Argazkia: Udane Arbeo (CC by)

Begi Argiz youtubeko kanaleko bideoarekin ikasiko dugu nola egin eta egiteko zein osagaia behar ditugun. 


OSAGAIAK:
          - Sagarrak (8 edo)
          - Irina
          - Bi arrautz
          - Kutxarila bat bikarbonato
          - Oliba olioa
          - Naranja azal zati bat
          - Itxaurrak
          - Almendrak
          - Mahaspasak
          - Sesamo eta linazi
          - Kanela
          - Azukre integrala
          - Gatz apur bat 
          - Eztia
          - Ur epela

HISTORIA:
Antzinan jende txiroei zerbitzatzen zitzaien elikagaia. Pastel honen sustraiak arabiar eta armeniar Baklavatik datoz. Errezeta hau Otomandar Inperioko soldadu jenizaroetatik etor zitekeen, Bizantzioren konkistaren ondoren, 1453. urtean Balkanen aurka. Vienaruntz jo zuten. Vienako sukaldaritzan garatu zen plater hau, eta gaur egundaino hobetu dute. Postre honek izan zuen arrakasta dela eta, beste estatu askotara hedatu zen, antzinako Austria- Hungariako Inperioko estatuetara.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: