Arabarte Upeltegiak sozietate mugatuko enpresa 1990ean sortu zen, jatorria lehenagokoa bada ere. Bazkideek beren ardoa izen propioarekin ezagutzera eman nahi zutelako sortu zuten enpresa eta sekulako arrakasta lortu dute. 
Argazkia: arabarte.es webguneari esker

Hasieran, beraien ardoa albo herrietako goi mailako upategietan saltzen zuten. Hala ere, urte batzuk beranduago, aurrerapausoa eman eta beraien ardo propioa komertzializatzen hastea erabaki zuten ARABARTE izenarekin.

Lehenengo pausoak Samaniegoko upategi batean eman zituzten, gaur egungo upeltegia kokatuta dagoen lekutik bi kilometro eskasera. Beraien ardoek izan zuten harrera onaren aurrean, 2004ko urtarrilean Arabarteren eraikin berria inauguratu zuten Eskuernagan. Leku bakarrean berrikuntza, originaltasuna, tradizioa eta historia uztartzen dira.

42 hektarea mahasti ditu eta sistema tradizionalari teknologia berriak batuta, berotze karbonikoa kasu, Arabarte upeltegiek ardo oso gazteak, onduak, erreserbak, erreserba handiak eta Autore ardoak egiten ditu, nazioko eta nazioarteko hainbat lehiaketetan protagonistak izan direnak.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: