Mugikorrarekin argazki paregabeak ateratzeko zenbait trikimailu azalduko dizkizuet.

-Zure kamera ezagutu: Mugikorraren gidaliburua irakurri edo bila ezazu zure mugikorraren gaineko informazioa interneten.

-Lentea garbitu: Kameraren lentea garbitu mikrofibrazko oihal batez kontu handiz higidura zirkular batez.

-Distira eta kolore balantzea: Argazkiak atera aurretik, argazkiak aterako dituzun lekuarekin batera datorren balantzea aukeratzea komeni da.

-Resoluzio handiena: Egiaztatu kameraren bereizmena aukera handienean dagoela, argazkiak kalitate hoberena izateko.

-Enkoadraketa: Argazkiari airea ematen saiatu zaitez, beti ere sentzuz. Pertsona eskuinera begiratzen baldin badago utz ezazu airea eskumaldean.

-Argiztapena: Batzuetan argi izpiek efektu paregabeak ematen dizkigute baina efektu horiek ekiditzeko trikimailua, eskuarekin gerizpea egitea da, lentea itzalean geldi dadin.

-Flash-a ez da beti aukera egokia: Kasu batzuetan flash-a beharrezkoa da, gabean esaterako. Baina beste kasu askotan ez da gomendagarria naturalitatea kendu eta irudiak lautzen baitituelako.

-Makro-a bai, zoom-a ez: Mugikorren makroak duen sentsore zehatzari esker detaile txikienak ere jasotzen ditu, hori dela eta, guztiz gomendagarria da makroaren erabilera egitea. Zoom-ak aldiz, nahiz eta bere funtzioa bete, objektuak hurbiltzea dena, objektuak distortsionatzen ditu edo gehienetan fokutik kanpo jasotzen ditu.

Argazkia: www.manuelportillo.com
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: