71 - Herbalife Gran Canaria (27+8+18+18): Radicevic (6), Strawberry (6), Rabaseda (8), Tillie (11) y Pasecniks (9) -quinteto inicial-, Oliver (3), Eriksson (0), Vene (3), Balvin (8), Báez (9), Paulí (8) y Fischer (0).
84 - Baskonia (22+19+27+16): Vildoza (13), Janning (16), Hiliard (0), Shengelia (7) y Poirier (1) -quinteto inicial-, González (0), Voigtmann (2), Huertas (4), Diop (10), Granger (15) y Shields (16).

Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak playoff postuetan sartzeko saiakerarekin jarraitzen du astearte gauean kanariar irletan denboraldiko seigarren garaipena lortu ondoren. Hirugarren garaipena da jarraian lortzen dutena 6-7ko balantzearekin geratzeko, zortzigarren postutik oso hurbil.

Lehen aldia zen bi talde espainiarrak haien artean jokatzen zutela Euroligan, eta talde nafarrak bere potentzial guztia erakutsi zuen hamahiru puntugatik irabazteko. Bigarren eta hirugarren laurdenetan egin zuen mina Baskoniak, nahiz eta partidua galtzen hasi. Janning (titularra) eta Granger eta Shields (aulkitik) izan ziren talde gasteiztarratik onenak 16, 15 eta 16 punturekin hurrenez hurren.

Orain, Baskoniak, Bartzelona Lassari egin beharko dio aurre Buesa Arenan ostegunean zortzigarren postura iristeko aukerarekin. Hala ere, Perasovicen taldea bederatzigarren postuan dago oraingoz eta itxaron beharko du playoff postua bereganatzeko. Gainera, igandean, Unicajari egingo dio bisita Endesa Ligako partidua jokatzeko, bigarren postua mantentzeko asmoarekin.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: