Asteburu honetan erremontearen binakako txapelketaren azken jardunaldia jokatu ondoren, finalerdiak erabakita geratu dira. Sei bikoteek lau punturen aldea zuten, eta beraz finalerdietan egoteko aukera zuten. Hala ere binakako finalerdiak esuztekorik gabe erabaki dira. Lau toki zeuden jokoan eta faboritoek egin dute aurrea. Lehenengo postuan Juanenea-Endika bikotea amaitu du eta Ezkurra II- Etxeberria III.aren aurka jokatuko dute. Ansa II-Barrenetxea IV eta Uterga-Azpiroz bikoteek bigarren finalerdia jokatuko dute. Urriza-Larrañaga eta Matxin III-Ion dira kanpoan geratu diren bi bikoteak.

Argazkia berriari esker zuei berenganatua

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: