Juventus talde italiarrak fan tokena atera du Socios.com Blockchain plataformari esker.

Juventusek “ Juventus Official Fan Token” jaurti du merkatura, mundo mailan jarraitzaileentzako bideratuta Socios.com blockchain plataformari esker.


Munduan zehar 340 milioi jarraitzaile baino gehiago eta sare soaziletan 60 milioi baino gehiagoko datu baseak dituen taldeak Juventus Official Fan Toke jaurti du, jarraitzaile gehiago izateko estrategian lagunduko duelakoan. Mundu osoko jarraitzaile gehiago izango dituen taldea bihurtzeko asmoz. Europatik kanpo dauden jarraitzaileak, benetako jarraitzaile sentitu ahal izateko, kanpoan bizi direnak ere taldearen parte izateko. Cristiano Ronaldoren talde berriak beraz, mugak eta ateak zabaldu nahi ditu mundu osoam zehar jarraitzaileak zainduz.



Fan Tokenari esker, jarraitzaileak botoak eman ahal izango dituzte eta haien iritziak kontuan hartuko dira, taldearen parte direla sentiaraziz. Klubaren eta jarraitzaileen arteko konekzio emozionala eraikiz.





Juventuseko jarraitzaileek Token batzuk erosi ahal izango dituzte Token Fan Offering (FTO) eta Socios.com-en bidez.

Juventus Fan Token socios.com-en bidez bakarrik lortu daiteke, eta Tokena herrialde bakoitzarekiko monetaren arabera negoziatuko da ($CHZ).




PARIS SAINT-GERMAINEK (PSG) BEREZKO KRIPTOTXANPONA JAURTIKO DU KATE BLOKEEN BIDEZ JARRAITZAILEAK SUSTATZEKO

Paris Saint Germain futbol talde frantziarrak taldearen kriptotxanpon berri bat jaurtiko du kate blokeen bidez eta eskaintza sinboliko baten bidez bere jarraitzaileak sustatzeko. Frantziako Ligue 1eko talde boteretsu eta Socios.com kate blokeen empresaren artean garatuko litzateke. Helburu nagusia Bartzelonak edo Real Madrilek dituzten sozioen kontzeptua indartzea izango litzateke.


PSGk Frantziako talderik boteretsuena da eta herrialde mailan talderik ezagunena da ere. Klubak Qatarreko inbertsio empresa batek finantziatzen du eta joklari bakar batean gastatutako diruan marka dauka: Neymar erosi zuen 263 milioi dolarren truke.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: