Hurrengo urtean ospatuko dira Danimarkako hauteskunde orokorrak eta indar erreakzionarioei keinu egiten hasi dira Gobernutik

Argazkia: The Telegraph-i esker. Lindholm irla zerutik.


Etorkin “ez desiratuak” Lindholm iralara deportatzea proposatzen du koalizio zentro-eskuineko eta muturreko eskuineko xenofoboek osatzen duten Gobernuak. Danimarkar Parlamentuan onartu beharko da neurria, oraindik proposamena onartzeko data atera ez bada ere, eta nahiz eta Parlamentua osatzen duten 179 diputatuek duten azkeneko hitza, proposamenaren bultzatzaileak “optimistatzat” agertzen dira Immigraziorako Ministerioko funtzionario batek onartu duenez. 2019ko aurrekontuetan kontuan hartu dute neurri hau, eta 100 milioi euro inguru bideratuko dute neurri xenofobo honetara.

Desterrua 2021ean martxan jartzea dute helburu Gobernuko kideek. 125 immigrante bidaliko dituzte zazpi hektarea besterik ez dituen Lindholm irlara. Immigranteekin batera kriminalak ere egongo dira, kondena jada bete dutenak. Proposamena legea eta ordena bideratzera dagoela azaldu du Kopenhagek ohar batean.

Hurrengo urtean irlan obrak egiteari ekingo diote. Egun ez dago bizilagunik Lindholm-en, eta azkeneko urteetan Danimarkako Unibertsitate Teknikoak egiten zuen lan bertan, ikerketarako laboratorio bat hantxe zuela. Immigraziorako Ministerioak jakinarazi duenez, irlara immigranteak bidali ez ezik, arma eta droga kontuengatik kondenatuak izan diren kriminalak ere bidaliko dituzte, eta baita asilo-eskubidea eskatu eta ukatua izan zaien pertsonak ere.

Gobernuak esan duenez, Lindholm-en egongo diren pertsonak ez dira atxilotuak egongo, baina presentzia poliziala nabarmena izango da bertan. Irlatik beste eskualdeetara joateko ferry bat egongo da, nahiz eta irlan bizitzera derrigortuak egongo diren pertsonak gaueetan irlan bertan egon beharko dira. Immigraziorako Ministroa den Iner Stojberg-ek adierazi du neurri honekin argi uzten dietela immigrante eta kriminalei Danimarkan ez dutela etorkizunik.

Danimarkako Alderdi Popularraren euforia nabarmena izan da eta sare sozialetan etorkinen aurka egin du gogor eskuin muturreko alderdi politiko xenofoboak, Estatuan bertan ez dutela zer egiterik baieztatuz: “Kondenatuak izan diren kriminalek ez dute etorkizunik Danimarkan. Beraiekin zer egin ez dakigun bitartean, Lindholm iralara eramango ditugu, zeinetan gauero bertan egotea derrigortuak egongo diren. Polizia orduro egongo da presente bertan.”

Proposamen arrazista, xenofobo  eta giza-eskubideen aurkako honek kritikak jasan ditu argia ikusi zuenetik. Giza Eskubideen Institutuak neurria “legearen ertz batean” dagoela adierazi du, azalduz jada kondena bete dutenen askatasunaren aurka egingo dela. Vordingborg-eko alkateak, Mikael Smed sozialdemokratak, onartu du idea txarra dela eta arazoa leku batetik bestera bakarrik eramaten duela. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: