Apple-ek gobernuak Facebook, Alphabet( Googleen jabea) eta erabiltzaileen datuak- gure datuak- interneten beste batzuei saltzeko erabiltzen dituzten enpresa guztiak arautzea nahi du

Argazkia: REUTERS

Arazoa Facebook eta Appleen arteko guda bat bihurtu da: non bi hauek ez dute bata bestearen aurka egiten. Guda honek argira atera du Tim Cooken, jarrera gogorra 2011tik Applen jabe. Cookek 8 hile daramatza Facebooken negozio sistema kritikatzen eta arren eskatzen estatuko esku-hartzea, informazio pribatuaren erabileran interneten. Orain dela pare bat egun, Axios webaren elkarrizketa batean eta HBO telebistarentzako argitu zuen merkatu librearen arazoa: "merkatu libreak ez du funtzionatzen". Bruselasen orain dela hile bat, Europar parlmanetuaren hemizikloan baieztatu zuen gure informazioa, eguneroko informaziotik informazio pertsonalenetaraino, arma batean bilakatzen dela egunero, horrela enpresak guk baino gehiago dakite gure buruaz.

Apple-en jabeak hori hainbat aldiz errepikatu eta errepikatzen jarraitzen du, aurreko martxoan gertatutako Cambridge Analyticaren eskandaluaren ondorioz, non The Guardian eta New York Times-ek enpresa horrek 2016an informazioa saldu zuela Donald Trumpentzat, hautesle potentzialak identifikatu ahal izateko eta ondoren publizitatea ezartzeko beraien orrialde pertsonaletan.

Iskanbilak Facebook eta Googleren negozio sistema zalantzan jarri du, hau da, erabiltzaileen informazioa hartuz eta publizitatea ezartzen dutenei salduz dirua irabazten duten enpresak. Ondorioz, Silicon Valeey bitan zatitu da: batetik, Facebook eta Alphabet bezalako enpresak eta bestetik, beraien zerbitzuengatik dirua kobratzen dutenak, Netflix esaterako edo Apple, bere produktuak salduz dirua irabazten duenak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: